Testu motak oso interesgarria den atal bat iruditzen zait. Zenbait testu mota daude baina gehien landu ditugunak argudio eta azalpen testuak dira. Desberdintasun nagusia da lehenengo testu motan iritzia eta tesia agertzen direla eta bigarrena objetiboa dela. Egin behar izan genuen etxeko lan bat izan zen testu mota bakoitzeko testu bat egin, gai berdinari buruz, baina bat subjetiboa eta bestea objetiboa. Hauek dira nik egin nituenak. INTERNET ETA TEKNOLOGIA BERRIAK GAUR EGUN Teknologia berriak, Internet eta sare sozialak ezinbesteko bihurtu zaizkigu gizartean. Gaur egungo haurrak teknologia berriez inguratuta jaiotzen eta hazten dira. Izan ere, zer etxetan ez dago ordenagailu bat, smartphone bat, tablet bat edo bideokontsola bat? Teknologia berriek baldintzatu egiten dute haurrek beren inguruneaz duten pertzepzioa eta bere lagunekin erlazionatzeko modua. Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek aukera handiak ematen dizkiote familia osoari gauza berriak deskubritzek...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina