ESAMOLDEAK



Esamoldeak ere landu genituen. Ez genituen ariketak egin baina teoria ikusi genuen. Euskarazko esamolde bakoitza gazteleraz ere ikusten genuen eta horrela errazagoa da ulertzeko. Hizkuntza batean ez baduzu ulertzen beharbada beste hizkuntzan bai, eta praktikoagoa iruditzen zait. Askotan esamoldea beste hizkuntzara itzultzen baduzu ez du esanahi berdina edo ez da berdin ulertzen, horregatik ez dira hala nola itzuli behar, batzutan logika erabili behar da eta beste modu batez itzuli. Hemen jarri ditut eman genituen zenbait esamolde. 


  • Bi txori harri batez hil (matar dos pájaros de un tiro)
  • Hortzez eta haginez defendatu (defender con uñas y dientes)
  • Erosi bezala saldu (tal y como me lo han contado)
  • Ez ur ez ardo ez izan (sin más, ni fu ni fa)
  • Deabrua baino gehiago ezin ikusi (no poder ver ni en pintura)
  • Ederki aspertuta egon (estar harto)
  • Artetik errateko (dicho sea de paso)
  • Pikorik ez eman, kolperik ez jo (no dar palo al agua)
  • Azak ontzeko (para colmo)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ADITZA

TESTU MOTAK

PERPAUS MOTAK