TESTU MOTAK



Testu motak oso interesgarria den atal bat iruditzen zait. Zenbait testu mota daude baina gehien landu ditugunak argudio eta azalpen testuak dira. Desberdintasun nagusia da lehenengo testu motan iritzia eta tesia agertzen direla eta bigarrena objetiboa dela. Egin behar izan genuen etxeko lan bat izan zen testu mota bakoitzeko testu bat egin, gai berdinari buruz, baina bat subjetiboa eta bestea objetiboa. Hauek dira nik egin nituenak.


INTERNET ETA TEKNOLOGIA BERRIAK GAUR EGUN


Teknologia berriak, Internet eta sare sozialak ezinbesteko bihurtu zaizkigu gizartean. Gaur egungo haurrak teknologia berriez inguratuta jaiotzen eta hazten dira. Izan ere, zer etxetan ez dago ordenagailu bat, smartphone bat, tablet bat edo bideokontsola bat? Teknologia berriek baldintzatu egiten dute haurrek beren inguruneaz duten pertzepzioa eta bere lagunekin erlazionatzeko modua. Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek aukera handiak ematen dizkiote familia osoari gauza berriak deskubritzeko, baina, horretaz gain, arriskuen iturri ere badira, batez ere etxeko txikienentzat. Hori dela eta, gurasoek tresna horiek erabiltzen jakiteko eta ezagutzeko ahalegina egin behar dute. Hala, lortuko dute haien seme-alabak ongi hezitzea, gero tresna horiek modu seguru eta arduratsuan erabil ditzaten.
Internet seguruagoa edo arriskutsuagoa izango da pertsonak sarea erabiltzen duen moduaren arabera. Beraz, haurrak Interneten seguru ibiltzeko eta babesteko, bizitzarako nola prestatu behar dira jakin behar da.
Internetaren beste arazoren bat gaur egungo gazteek sare sozialekiko duten menpekotasuna da. Horrek gaizki-ulertu eta arazo ugari ekarri ditu, batez ere gazteengan. Horren kausa da ez dakitela sare sozialak ongi erabiltzen edo beste zerbaitetarako erabiltzen dituztela. Horregatik sare sozialak ongi erabiltzen irakatsi behar zaie. Gainera, oso gazte hasten dira sare hauek erabiltzen, neurririk eta kontrolik gabe.
Esandakoa kontutan izanda, Internet eta teknologia berriak alde positiboak eta negatiboak dituela egia da, baina ez dela komenigarria haur txikiak hain gazte izanda teknologia hauekin haztea.





Testu hau azalpen testu bat da eta testu mota hauen ohiko ezaugarriak ditu. Honako hauek dira:
  •         3.pertsona
  •         Objektiboa
  •         Indikatiboa
  •         Aditzak orainaldian
  •         Lexiko espezifiko eta zehatza
  •         Sintaxia ez korapilatsua




                                                   

INTERNET ETA TEKNOLOGIA BERRIAK, AURRERAPENA ALA ATZERAPENA?

Denok dakigu gaur egun internet eta teknologia berriak asko garatu direla eta egunero ikusten ditugu edo erabiltzen ditugu. Beharrezko gauza bat bihurtu da egunerokotasunean. Eta nire ustez hori ez da bat ere ona. Orokorrean adikzio handia dago, batez ere gazteen artean. Duela hainbat urte ez ziren ezta mugikorrik ezta teknologiarik existitzen, eta ez zen ezer gertatzen, ez zen inor hiltzen.
Alde batetik, arrisku bat dela uste dut gaur egungo gazte eta haurrentzat. Mugikorrekin eta teknologia berriekin hazten dira eta txikitatik ohitzen dira aparatu elektroniko hauek erabiltzera. Adikzioa eragiten diete eta gero oso zaila egiten zaie haiei gabe bizitza normal bat eramatea.
Bestetik, sozializatzeko eta beste pertsonekin harremanatzeko ez da oso lagungarria. Gaur egun, sare sozialen bidez jende asko ezagutzen da, baina ez zait iruditzen oso bide egokia, soilik pertsonari buruz hark nahi duena ezagutzen duzulako edo ikusten duzulako. Gainera, askotan gaizki ulertuak gertatzen dira eta oso zaila da sare sozial hauek ongi kontrolatzea eta erabiltzea. Eta humeak oso gazteak dira ulertzeko eta modu egoki batean erabiltzeko.
Egia da interneta hainbat alde on dituela; hala nola, edozeri buruz informazioa modu azkar batean bilatzeko oso ongi dator, eta komunikatzeko ere abantaila handia da. Horri begira aurrerapen handia izan da.
Hau guztia kontutan hartuta, esan dezakegu interneta eta teknologia berriak alde positiboak eta negatiboak dituela, baina gehienak negatiboak direla uste dut. Horrela, gizartean orokorrean atzera egin dugu, jende asko teknologia hauen mende dagoelako.


   

Testu hau argudio testu bat da, honako ezaugarri hauek dutuelako:
  •         Subjektiboa/iritzia eman
  •         Lexiko konnotatiboa
  •         Baldintza, indikatiboa, ahalera… agertu
  •        Tesia eta argudioak
  •         1.pertsona (eta inklusiboa) erabili





                                                                                                                         MARITXU GALDUROZ

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ADITZA

PERPAUS MOTAK